XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lurralde historikoetako hiriburuetan zinegotzien artean, emakumeak % 22,2 dira.
Gasteizen, 27 zinegotzi denetara eta horietatik 6 emakumezkoak; Bilbon % 20,7, 6 emakume 29tik, eta Donostian %18,5, 27tik 5.
Gasteizen, beraz, mantendu egin da emakume zinegotzien kopurua 1987koekin alderatuta, Bilbon 3tik 6ra emendatu da eta Donostian 4tik 5era.
Emakumeen partaidetza partidu politikoetan eta sindikatuetan, 1991n, hauxe da:
EAJ-PNV: Euskadi Buru Batzarrean ez dago emakumerik bat ere, eta Eskualdeko Batzarretan 31 batzarkidetatik 3 dira emakumezkoak.
1991n emakumezko afiliazio maila % 18,2 da Araban, % 32,4 Bizkaian, % 31 Gipuzkoan eta % 28 Nafarroan.
HB: Mahai Nazionala osatzen duten 25 kidetatik 5 dira emakumezkoak, eta Herrialdeetako partaidetza berriz Gipuzkoako % 18tik Arabako % 25era bitartean dabil.
EA: Exekutiba Nazionalean % 25, Arabako Exekutiban % 23,1, Bizkaikoan % 25 eta Gipuzkoakoan % 8,3.
Emakumezkoen afiliazio portzentaiak hauexek dira: % 31 Araban, % 30,8 Bizkaian, eta % 28,2 Gipuzkoan.
PSE: 8 emakume daude Euskadiko Exekutiban, 31ren artean.
Herrialdeetako exekutibetan, 1986ko datuetan oinarrituz, 4 emakume daude Araban, % 21, 3 Bizkaian, % 16, eta 5 Gipuzkoan, % 23.
1991n emakumezkoen afiliazioa guztiaren % 25ekoa da.
CCOO.: Konfederazioko Batzorde Exekutiboan, 25 kidek osatzen baitute, emakume bat dago, eta Konfederazioko Kontseiluan 53 kideen artean 6 dira emakumezkoak.
1991n emakumezkoen afiliazioa % 19,9 zen, batez beste, Euskal Herrian, eta guztira Arabako Probintzi Bazkunak du emakumezkoen afiliazio handiena, % 22,5; Bizkaian % 19,8 eta Gipuzkoan % 17,4.
ELA: Batzorde Exekutiboan ez dago emakumezkorik, osotara 12 kidek osatzen dutelarik.
Komite Nazionalean 37 kidetatik emakume bat dago.
Kontseilu Nazionalean 7 emakumezko 117ren artean.
Emakumezkoen afiliazio maila % 24koa da, eta lurraldez lurralde hauek dira portzentaiak: Araban % 29,9; Gipuzkoan % 24,7; Bizkaian % 23, eta Nafarroan % 27,3.
UGT: Sindikatuaren Exekutiba osatzen dutenen artean % 28,8 dira emakumeak.
Emakumezkoen afiliazio maila honako hau da: % 22,5 Bizkaian, % 19,8 Araban, eta % 17,4 Gipuzkoan.
SATSE: Autonomiako Komite Exekutiboan % 54,5 emakumeak dira.
Araban % 100 dira emakumezkoak, Gipuzkoan %66, eta Bizkaian %36.
Emakumezkoen afiliazio mailak hauek dira; Araban % 29,9; Gipuzkoan % 24,7, eta Bizkaian % 23.
USO: Emakumezkoen afiliazio maila % 11,5ekoa da.